XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUN ON ARTHUR

Hor zaude orai O.R.T.F.-eko goi-kaderan jarria etxe handi horren zaintzeko ezarria.

Zaint-zazu ongi, baitu segurki beharra.

Funtsean bertze norbaitek etsenplua eman zauzun tenplotik haizatu zituelarik saltzale ohoinak.

Erdiko bidetik ibiliko zira orhoitzen bazira izan zirela zozialixta lehenik eta U.D.R. delako talderat lerratu zirela gero.

Orhoit zite ere Katalana zirela eta Frantzian erabiltzen diren hizkuntzak arras baztertuak direla irrati eta telebixtatik.

Zuzen den denbora (ez karitatea) emaiten bareezute Katalan, Bretoin eta Eskualduner, orduan bai, bainan orduan bakarrik erranen dautzugu.

Egun on Arthur!

Gehexan PONTTO.